Hala eta guztiz ere, uholdeak ez dira zikinkeria hau ekarri duten errudun bakarrak izan, uholdeek ekarritako plastikoez gain edozer aurki daiteke ibai ertzetan, jende baten axolagabekeriaren ondorioz botatako hainbat zabor topa daiteke: telebistak, supermerkatuetako karroak...
Urgarden Gipuzkoako ibaiak garbitzea eta jendea kontzientzea helburu duen bolondres talde bat da. Talde honen sortzaileak, Malou Henrikse Danimarkarra eta Anja Bernecker Alemaniarra, Zumaia eta Deba arteko mendi ibilbidea egitera joan ziren duela gutxi, eta treneko bidaian Donostiara bueltan zentozela, Oria ibaiak Usurbil inguruan zuen zabor pilaketa handiak arreta piztu zien: nolatan Euskal Herria bezalako lurralde polit batean, egon daitezke ibai bazterrak hain zikinak?
Ibai bazterrak garbitzearen ardura ez dakigu norena den, Udalena, Jaurlaritzarena edo Foru Aldundiarena. Baina bitarte horretan, Urganden taldea hitzetatik ekintzetara pasa da. Ibai bazterrak garbitzeko ideia Malouk bizi izandako antzeko esperientzia batean oinarritzen da, eta lagun arteko giroan ibaien egoera hobetzea du helburu. Lehen garbiketa proba lagun artean egin zuten orain gutxi eta hurrengoa Hernanin egin genuen martxoaren 24ean. Hernanikoa deialdi irekia izan zen eta herritarrek eta Udalak ere parte hartu zuten.
Laburbilduz, Urgarden Gipuzkoako ibaiak festa giroan garbitzen dituen nazioarteko taldea dela esan liteke. Beraz, inguruarekiko lan onuragarria egiteaz gain, jende berria ezagutzeko aukera ere ematen du ekimen honek. Datozen hilabeteetarako Urgarden taldeak ibaiak garbitzeko deialdi zabala egin die herritarrei. Hauek dira proposatutako hitzorduak:
Bihar, apirilak 7: Martutene
Apirilak 21: Astigarraga
Maiatzak 13: Martutene
Ekainak 2: Andoain
Ekainak 16: Usurbil
Hona hemen Urgarden taldearentzako sortu berri dudan ikus-entzunezkoa:
Informazio gehiagorako Urgarden taldearen bloga bisita dezakezu eta Urgardenekin harremanetan jartzeko urgardenbai@gmail.com helbidera idatzi dezakezu.
Anima zaitez!!! zenbat eta gehiago izan hobe!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario