Orkidea hitza entzuten dugunean burura etortzen zaizkigu etxeetako loreontzietan izaten diren landare tropikal ikusgarri horiek. Guretzako ezagunenak diren arren ez dira bakarrak, eta harrigarria bada ere Euskal Herriko hainbat txokotan topa ditzakegu orkidea basatiak: basoetan, kostaldean, mendietan... tamaina aldetik txikiagoak dira tropikoetako orkideekin alderatzen baditugu, baina horrek ez du esan nahi ederrak ez direnik.
Apirila euritsuaren ostean maiatzaren hasieran nahiko ateri izan dugu eguraldia, eta giro ona aprobetxatuz Zumaiako kostaldera abiatu nintzen argazkiak ateratzera. Hemen utzi diut arratsalde batean aurkitu nituen orkidea batzuen argazkiak. Politak izateaz gain xelebreak iruditzen zaizkit. Irudimena landuz gero, orkidea batzuen petaloak pertsona txikiak diruditela ikusiko duzue, "dama orkideak" soineko, sonbrero eta guzti, edo "gizontxoak" ikus daitezke, batzuk gainera korbataz jantzita daude!
Orkideak duten ezaguarri berezia da beren petaloetako batek oso forma
bereziak hartzen dituela. Orkideak landareen eboluzioaren gailurrean
aurkitzen direla esaten da, izan ere, oso moldaera bereziak garatu
dituzte intsektuak erakarri eta polinizazioa burutzeko.
Ophrys generoko orkideen petaloek adibidez erle emeen itsura
hartzen dute eta ez hori bakarrik, erle emeen usiana ere imitatzen dute.
Erle arrak orkideak duen feromona usain horrez erakarrita orkidea
petaloa kopulatzen saiatzen da emea izango balitz bezala. Estrategia honen bidez
erleari polena itsasten zaio eta erleak polena beste orkidea batetara
eramaten du, sexu bidezko polinizazioa lortzen du beraz.
|
Ophrys apifera, petaloek erle baten antza handia dute
|
|
Ophrys sphegodes, petaloak korbata baten marrazkia gogorarazten du |
|
Ophrys sphegodes |
|
Ophrys lutea |
|
Ophrys lutea
|
Zumaian egindako txangoan gehienbat
Aceras anthropophorum espezieko orkideak topatu nituen. Oso xelebreak iruditzen zaizkit, izan ere, landarean zintzilik agertzen diren loretxoak kaskodun petsona txikiak direla ematen du, arrazoi horrengatik "gizon urkatuak" deritze
.
|
Aceras anthropophorum, miniaturazko kaskodun "pertsonak" zintzilik dituela
|
|
Aceras anthropophorum |
|
Aceras anthropophorum |
|
Aceras anthropophorum |
|
Aceras anthropophorum |
Serapias generoko orkideak intsektuak
babesleku moduan erabiltzen duten "gordeleku" antzekoak izaten dituzte
loreetan, eta modu honetan lorean babesean geratzen diren intsektuei polena itsasten zaie gorputzean.
|
Serapias cordigera |
Orchys generoko orkideak nektarraren antzeko usaina
igortzen dute intsektua erakartzeko. Jateko bila gerturatzen den
intsektuari polena itsasten zaio gorputzean eta horrela polinizazioa
lortzen du orkideak. Jarraian agertzen diren
Orchys generoko bi ale hauek Urbasa mendilerroan topatutakoak dira.
|
Orchis purpurea edo "dama orkidea" soineko eta guzti! |
|
Orchis purpurea |
Dactylorhiza maculata espezieak Pirineoetan topatu nituen joan den urteko abuztuan. Toki hezeak gustoko dituzten orkideak dira eta kolore arrosa, more eta zuriaren arteko konbinaketa aniztasun handiak izaten dituzte.
|
Dactylorhiza maculata |
|
Dactylorhiza maculata |
|
Dactylorhiza maculata |
Hau da orkideei buruz egin dudan argazki bilduma txikia. Enaiz batere aditua botanikan, eta espezieen izenak jakiteko liburu
batetaz baliatu naiz: Xabier Lizaurren "Euskal Heriko Orkideak". Sarrera
honetan izendatu ditudan espezieren batean akatsen bat ikusiko balu
inork mesedez zuzenketa egitea eskertuko nioke. Mila esker!
ze ederrak!!! ;)
ResponderEliminar